
Euskal Herriko mendi-ostatu eta aterpetxeak aukera bikaina dira igoera politak egiteko eta, aldi berean, mendi-giroaz gozatzeko naturaren erdian. Euskal Herria bildumako liburu honen asmoa horixe da hain zuzen, gure herriko tontor ezaugarrietara igotzeko planak eskaini eta, bide batez, naturarekiko lotura estuagoa sortu.
Txusma Perez Azaceta mendizale adituak idatzi du Ascensiones desde refugios. Liburuak hogeita zazpi mendi-igoera batu ditu aterpetxean edo ostatuan lo egin ondoren egiteko. Batzuk mila metrotik gora daude, hala nola Gorbeiako eta Belaguako aterpetxeak edo Urbiako fonda ospetsua. Beste batzuk, berriz, mendiaren oinetan daude, gailur bila noiz abiatuko begira. Liburuko ibilbideotan gailur ospetsuak aurkituko ditugu, Ganekogorta, Joar, Erlo edo Auñamendi kasu, baita naturak bere onena ematen duen ikuskizun horietako batzuk ere, Bonete de San Tirso, Otsogorrigaña, Jorrios edo Aitzulo, adibidez.
Txusma Perez Azaceta liburu sorta mardula argitaratuta dago Sua Edizioaken, eta publikoaren erantzuna bikaina izan da beti. Berrienen artean daude Rutas circulares fáciles (2020), Euskal Herria bildumaren baitan hura ere, eta Guía de montes de Gipuzkoa liburuaren seigarren edizioa, Iñaki Alcalderekin elkarlanean.