Gustuko zaletasuna eduki ezkero, mendizaletasuna esate baterako, zorionekoak gara. Zaletasun hori bide ondoko gastronomiaren plazer txiki baina paregabeekin neurrian bateratu ezkero, zerutik oso hurbil egongo gara. Hori da “Rutas singulares con hamaiketako” (Sua Edizioak, 2015) liburuak proposatzen diguna. Alberto Muroren testuek eta argazkiek 46 txango deskribatzen dituzte, mendi igoera ederrak guzti-gutiak, eta, gainera, guztietan hamaiketakoa non egin gomendatzen digute, dela aterpetxe, ostatu, benta edo taberna.
Naturaren erdian, beraz, igoera politari ekingo diogu, gailurrera heldu arte. Ondoren, tontorretik behera hasi eta berehala, edo bide erdian, edo beharbada abiapuntuan, zain edukiko ditugu arraultza frijituak eta txorizoa, edo agian ogi-mamiak, odolosteak edo beste edozein “zartagineko”. Horiek ahoan, konturatuko gara gailurretik jaitsi arren zerutik oso hurbil jarraitzen dugula.
Lerroon azpiko estekan, liburuko proposamenetarik bi utzi dizkizuegu, dastaketa egiteko. Ondo ibili eta on egin!