Sei ideia bikain: Euskal Herria Liburuak bildumaren proposamenak 2016rako

Argazkilariak, mendizaleak eta kazetariak lanean ari dira dagoeneko Euskal Herria Liburuak bildumaren 2016ko liburuak prestatzen. Sei ideia bikain aukeratu ditugu gure herria begi berriz ikusteko, bazter eder ahaztuak berpizteko eta kostaldetik zein ordokietatik eta menditik zein harresi zaharretatik gozatua har dezagun. Hauek izango dira 2016ko sei liburuak:

1 Pueblos amurallados. Hektor Ortega (urtarrila-otsaila). Behiala, euskal hiribildu gehienak harresiz babestuta egon ziren. Gerora galdu egin ziren, suntsiturik, desitxuraturik edo ahazturik. Orain, argitara ateratzen ari dira berriro. Liburu honeki gorde diren guztiak bisitatuko ditu, baita ondare ikusgarri hori bisitatzeko ibilbideak proposatu ere.

2 Los mejores paseos por la costa vasca. Santiago Yaniz (martxoa-apirila). Argazkilari eta kazetari ezaguna da Santiago Yaniz. Haren eskutik joango gara euskal kostaldean barrena, lekurik ederrenen bila. Batzuetan natura agertuko zaigu lerden, besteetan pertsonek egindakoa ematen dio balioa. Batzuek eta besteek, denek sorginduko gaituzte.

3 Nutrición, seguridad y salud. Joana García eta Antxon Burcio (maiatza-ekaina). Mendian ibiltzeko, txangoak egiteko, kirolean jarduteko, behar-beharrezkoa da segurtasuna, osasuna eta elikadura zaintzea. Joana García elikaduran eta mendian adituak eta Antxon Burcio mendizaleak errazago jarriko digute.

4 Rincones que te sorprenderán. Alberto Muro (uztaila-abuztua). Euskal Herriak badauzka, oraindik ere, bisitaria harri eta zur lagatzeko moduko lekuak. Txango sorta honek argi eta garbi erakutsiko digu. Bidaia kitzikagarri honetan aditu handi bat hartuko dugu gidari, Alberto Muro argazkilari eta kazetaria alegia.

5 Excursiones a lugares históricos. Hektor Ortega (iraila-urria). Historiak bere hatzamarrekin leku asko markatu ditu Euskal Herrian. Proposamen sorta honekin gure herria eta gure paisaiak ezagutuko ditugu, iraganaldiko pasarterik interesgarrienen bila.

6 Llanuras. Senderismo sin desniveles. Santiago Yaniz (azaroa-abendua). Ez da derrigorra maldan gora ibiltzea Euskal Herrian barrena gozatzeko. Santiago Yaniz argazkilari eta kazetariak horrela erakutsikok digu. Liburu honetan hamaika txango proposatuko dizkigu aldaparik gabeko bideetatik leku zoragarrietara heltzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s