Udak ekarri digun “La guía práctica del ecologista en casa” liburua ezinbestekoa izango da biodibertsitateari eusteko beharrizana gure baitan sentitzen dugunontzat. Euskal Herria Liburuak bildumako ale berriak informazio zehatza eta eragingarria dakar gure eguneroko ohiturak ingurugiroarekiko begirunerantz aldatzeko. Aholku sorta erraza eta praktikoa da, azken finean denon esku dago eta.
Liburuak praktikara eraman nahi du ingurugiroa zaintzeko gizartean antzematen den ardura. Grina hori gero eta handiagoa da, baina gauzatzeko bideak behar ditu. Helburu horrekin gidaliburu honek hamaika aholku aletu ditu, eguneroko bizimoduan eragiteko, hala etxean (garbiketa, tresna elektrikoak, energia gutxiago gastatzea, jantziak, norberaren atonketa, brikolajea, erreziklajea…) nola bulegoan edo ikastetxeetan. Gidaliburuak baditu, halaber, kontsumo ohiturak eta aisialdiko jarduerak egokiago egiteko proposamenak.
Egilea Cesar Barba dugu, ibilbide luzeko kazetaria eta Sua argitaletxeko zein El Mundo de los Pirineos aldizkariko aspaldiko kolaboratzailea.